ZINEA

«« Itzuli

Bazenekien...

Indiana Jones Kristalezko Burezur faltsu baten bila doala

2008/05/09

Aste gutxi falta dira Canneseko Zine Jaialdia has dadin eta Indiana Jones y el Reino de la Calavera de Cristal filmaren premierra izateko; sagaren laugarren emanaldia izango da hau. Adituek adierazi dutenez, pelikulan ageri den erlikia, Azteken Inperioaren garaikoa zela uste zena, zinez XIX. mendean sortutako faltsifikazio bat da. Desakordioaren burezurrak (11 zentimetro ditu eta 2.5 kilo pisatzen ditu), botere esoterikoak zituela esaten zuten, baita jatorri aztekarra zuela ere. Hala ere, Britainiar Museoko eta Washingtoneko Smithsonian Institutuko ikertzaileek 1867 eta 1886 bitartean sortu zela aurkitu dute, eta kristala leundu egin ziotela; eta hau erabat ezinezkoa da kultura honetako erlikia bat izango balitz. "Kristalezko Burezurraren" iruzurra 1875ean gertatu ahal izan zela uste da, Alphonse Pinard arkeologo eta bildumagileak sosik gabe geratu zenean eta espedizio berri batentzat diru-sarrerak bilatzen aritu zenean.