«« Itzuli
Bazenekien...
turista britainiar batek Ironman errodajean sartzea lortu duela
2008/06/20
Carl Kellyk, Knebwortheko (Ingalaterra) 29 urteko gizonezkoak, Ironman superprodukzioan sartzea lortu zuen iragan ekainean. Hori gutxi balitz, Gwyneth Paltrowrekin eszena bat ere filmatu zuen. Kellyk Las Vegasera bidaiatu zuen lagunekin batera boxeo borroka bat ikusteko, baina pelikula bat errodatzeko luxuzko hotel-kasinoko zati bat itxi zutela deskubritu zuen. Horrela, segurtasuneko kideak trufatu eta bertan sartzea lortu zuen. Ordu batzuk beranduago, zuzendariak berak eszena batean zer egin behar zuen adierazi zion. Egun guztia filmatzen eman ostean, bere hegaldia galdu zuen. Hala ere, aste batzuk beranduago, Internetetik zeuden promoziozko irudiak aurkitzerakoan bere burua ikusi zuen. Orain, gertatutakoa kontatzerakoan jendeak sinistu egiten dio.
