«« Itzuli
Bazenekien...
Harrison Ford historiako heroia da
2008/07/11
The Pearl and Dean webguneak 3.000 nabigatzaileei luzatutako galdetegi batean pantaila handiko heroi nagusia nor den esatea eskatu du. Stars Wars eta Indiana Jones sagako protagonista izan da irabazlea. Bestalde, podiuma osatu dute Bruce Willisek eta Arnold Schwarzeneggerrek. Laugarren postuan berdinketa bat eman da, Matt Damonek interpretatzen duen Bourne agente amnesiakoaren eta Daniel Craigek hartzen duen James Bond paperaren artean. Zerrenda honetako bosgarren postua hiru gloria zaharren artean banatzen da: Sylvester Stallone (Rocky eta Rambo), Mel Gibson (Arma letal) eta Steven Seagal kolpekari profesionala.
