«« Itzuli
Bazenekien...
Marlene Dietrichek ez duela zahartzeagatik kezkatu behar
2008/07/18
30eko hamarkadako zinemako izarrak beldur bat zuen: zahartzea. Orain, publikoak gazte eta zoragarri gogoratuko du Madame Tussauds museoak uda honetan Berlinen irekiko duen egoitza berriari esker. Aktorearekin batera, beste pertsonaia famatuen 75 irudik osatuko dute munduan irekitako zortzigarren zentro hau. Eraikin berrian, 10,5 milioi euro inbertitu dira eta figura bakoitzak 200.000 euro balio ditu. Anfitrioiarekin batera, hilezkor egingo dira Romy Schneider, Sigmund Freud, Albert Einstein, Berolt Becker, Angela Merkel edo Dalai Lama, besteak beste.
