«« Itzuli
Bazenekien...
38 tonatako dekoratu birakari bat sortu zutela Dos mil uno pelikularako
2008/08/08
Duela gutxi filmeko berrogeigarren urteurrena bete zen, baina pelikula zenbait arrazoi direla eta igaro da historiara. Azpimarratzekoa da zuzendariak, Stanley Kubrickek, NASAko hainbat zientzialari kontratatu zituela filmaketa gainbegiratu zezaten. Adituek uste zuten espazio-ontzi guztiek eszenan erakusten den moduko gela birakariak izango zituztela. Horiek horrela, 38 tona pisatzen zituena, dekoratu bat eraiki zuten, 12 metroko diametroa zuena, 5 kilometro orduko abiaduran mugitzen zena eta 750.000 dolar balio zituena. Bestalde, errealismoaren bilaketa nekaezinean, HAL 9.000 ordenagailua hiztuna izango zela erabaki zuen Kubrickek. Erabaki hori hartu zuen kontratatutako zientzialariek esan baitzioten XXI. mendeko ordenagailu guztiek hitz egingo zutela.
