«« Itzuli
Bazenekien...
Robert Downey Junior auzokide batzuen etxean sartu eta haurtxo baten ohean lo geratu zela
2008/08/14
Iron Man filmeko protagonistak arazo ugari izan ditu drogekin eta alkoholarekin, Hollywoodeko beste izar askok bezala. Behin baino gehiagotan atxilotu duten arren, harrigarriena parranda batetik bueltan gertatu zitzaion. Erabat mozkortuta, Malibun (Los Angeles) ezagutzen ez zituen auzokide batzuen etxean sartu eta aurkitu zuen lehenengo ohean etzan zen, ugazaben seme txikienaren ohean hain justu. Aktoreak bi urte daramatza edan gabe eta gogor lan egin du Iron Man filmean sasoiko egoteko.
