ZINEA

«« Itzuli

Bazenekien...

George Lucasek, extra moduan, drogazale talde bat erabili zuela bere lehenengo pelikulan

2008/08/21

Zinemagileak 25 urte zituen bere lehenengo pelikula filmatu zuenean, THX 1138. Francis Ford Coppolak eman zion laguntzari esker, Robert Dubai eta Maggie McOmie kontratatu zituen paper nagusiak interpreta zitzaten. Baina film futurista bat zenez, parte hartzeko baldintza burua kaskamotz uztea zen. Zuzendariak ez zuen diru askorik estrak kontratatzeko; beraz, Synamon zeritzon eta platotik gertu zegoen drogazaleentzako desintoxikazio zentro batera jotzea otu zitzaion. Horietako askok ilea moztuta zuten jada drogen kontrako terapia zela eta; horrela, Lucasen aginduetara lan egitea onartu zuten eguneko 30 dolarren truke.