«« Itzuli
Bazenekien...
Romy Schneider dirurik gabe hil zela eta bere hileta lagunek ordaindu zutela
2008/08/29
50ko hamarkadako aktoresa alemaniar preziatuenak Sissi trilogiarekin arrakasta lortu zuen. Nahiz eta bere ibilbide profesionalak etorkizun handikoa zirudien, bizitza pertsonala ezbehar-mukuru bat izan zen. Alain Delonek, bere lehenengo mutil-lagun famatuak, ohar baten bidez hautsi zuen harremana berarekin. Urte batzuk geroago, Harry Meyen artista alemaniarrarekin ezkondu zen eta seme bat eduki zuten, David Meyen. Azkenan dibortziatu egin ziren eta Schneiderrek depresio gogor bat pairatu zuen bere senar ohiak zetazko zapi batekin bere buruaz beste egin zuenean. Baina tragediarik handiena bere 14 urteko semeak burdin-hesi batek zeharkatuta bizia galdu zuenean etorri zen. Umeak aitona-amonen etxera sartu nahi zuen hesi gainetik salto eginez, baina irrist egin eta sabelaldea zeharkatu zion hesiak. Hamar hilabete geroago, Scheneider egoera arraroan hil zen. Auzitegiko medikuak esan zuenez, bihotzekoak jota hil zen; hala ere, suizidio bat izan zela zioenik ere bazegoen. Gutxi balitz, azken urteetan bere ugazaitak maula egin zion bere ondasun gehienak kendu zizkion arte. Azkenean, Schneider hain txiro hil zen non bere lagunek ordaindu behar izan zuten bere hileta.
