ZINEA

«« Itzuli

Bazenekien...

Franco Zeffirelli zinemagileak artxibo historiko bat dohaintzan eman duela Florentzian

2008/09/05

Florentziako hiriak zinemagile italiarraren artxiboa dauka orain, mila bolumen baino gehiagoko bilduma bat liburuen, apunteen, argazkien, gutunen eta erretratuen artean. Gainera, ekarpen hau ikuskizunaren, musikaren eta eszenografiaren nazioarteko eskolaren oinarria bihurtuko da. Egoitza Toskanako hiriko Cascine enparantzan dauden zalditegietan ipiniko da, mila metro karratu baino gehiago dituen esparruan. Bestalde, Zeffirellik munduko bildumagile guztiei proiektuan parte hartzeko deialdia egin zien.