«« Itzuli
Bazenekien...
gaztea zenean, Cameron Diazi Skeletor deitzen ziotela
2008/10/24
Txikitan, Cameron Diaz ez zen eder-ederra. Neska hamahiru urterekin asko luzatu zen, beraz, oso altua eta oso argala zen. Garai hartan, gaur duen irribarrea zuen, baina hain argala zenez, hortzez betetako aurpegia zuen erratz makila bat zirudien. Horregatik, eskolan Skeletor deitzen zioten. Hori Masters of the Universe marrazki bizidunetako pertsonaia zen, hilotz aurpegia zuen eta horretan haginak nabarmentzen zitzaizkion. Hori dela eta, klaseko adiskideek ezizen hori jarri zioten. Baina ziur ideiaz aldatu zutela aktorea hazi eta gaur egun den emakume ikusgarria bihurtu zenean.
