ZINEA

«« Itzuli

Erreportaje didaktikoak

Gary Cooper, bakarrik arriskuaren aurrean

Gary Cooper, bakarrik arriskuaren aurrean
Gary Cooper, bakarrik arriskuaren aurrean
Gary Cooper, bakarrik arriskuaren aurrean
Gary Cooper, bakarrik arriskuaren aurrean
Gary Cooper, bakarrik arriskuaren aurrean

Kaliforniako egunkari desberdinetan hasi zen lanean aktore ospetsua, baina hortik zinemara egin zuen salto. Besteak beste, Alas, El secreto de vivir eta El sargento York filmetan egindako lan bikainagatik oso ospetsu egin zen Hollywooden eta mundu osoan.

2006/03/10

Frank James Cooper 1901. urteko maiatzaren 7an jaio zen Montanan (AEB), baina Ingalaterran hazi zen. Bertan lehen mailako ikasketak bukatu ondoren eta kotxe istripu larria izan eta gero, AEBetara itzuli zen Cooper bere heziketa amaitzeko. Montanan nekazaritza ikasi zuen eta artea Grinnelleko Unibertsitatean (Iowa). Bere gaztaroan, Yellowstone parkeko gidaria izan zen eta bere herriko zenbait egunkaritan ere egin zuen lan.

20ko hamarkadaren hasieran Kaliforniara joan zen Cooper maila handiagoko egunkari batean lana aurkitzeko esperantzarekin. Hala ere, ez zuen bere nahia lortu, eta zineman lehen pausoak eman arte, saltzaile lanetan aritu zen etxez etxe.

Hamarkadaren erdialdean paper txikiak egin zituen western desberdinetan, eta 1926. urtean garrantzizko lehen papera egin zuen Flor del desierto Henry King zuzendariaren filmean. Geroxeago Paramount etxeak fitxatu zuen, eta Ello (It) (1927) edo Alas (1927) filmak egin zituen. Bigarren lan horretan Clara Bowrekin egin zuen lan gainera aktoreak. Bow eta Cooper maitaleak izan ziren, baina ospe handiko emakume gehiagorekin ete izan zituen harremanak aktore ospetsuak; besteak beste, Lupe Velezekin, Marlene Dietrichekin edo Evelyn Brentekin.

El virginiano (1929) filmarekin egin zuen debuta Gary Cooperrek zinema soinudunean. Horrez gain, Hollywoodeko izar handi bihurtu zen 30eko hamarkadan. Beste lan askoren artean, Marruecos (1930), Las calles de la ciudad (1931), Adios a las armas (1932), Si yo tuviera un millon (1932), Una mujer para dos (1933), Sueño de amor eterno (1935), Tres lanceros bengalíes (1935), Deseo (1936), El secreto de vivir (1936), El general murió al amanecer (1936), Buffalo Bill (1936), Almas en el mar (1937) eta Beau Geste (1939) filmetan hartu zuen parte.

El secreto de vivir pelikulan egindako lanagatik Oscar sarirako izendatu zuten lehenengo aldiz Cooper. Hala ere, aktoreak ez zuen zorte handirik izan eta golardoa Paul Munik (La tragedia de Louis Pasteur) irabazi zuen. 19933. urtean Veronica Balferekin ezkondu zen Montanakoa. Pelikuletan Sandra Shaw goitizena erabiltzen zuen aktoreak.

40ko hamarkadaren hasieran El forastero (1940), Juan Nadie (1941), El sargento York (1941), Bola de fuego (1941), El orgullo de los Yanquees (1942) eta Por quien doblan las campanas (1942) pelikuletan egin zuen lan aktore ospetsuak.

El Sargento York pelikulan egindako lanak bere lehen Oscar saria ekarri zion eta El orgullo de los Manquees eta Por quien doblan las campanas (Ernest Hemingwayren liburu batean oinarritutakoa) pelikulengatik izendapenak jaso zituen, nahiz eta James Cagneyk (Yanqui Dandy) eta Paul Lukasek (Watch on the Rhine) eskuratu zituzten golardoak.

40ko hamarkadaren amaiera ez zen aktorearen garai onena izan, nahiz eta El caballero del Oeste (1945), Los inconquistables (1947) edo El Manantial filmak egin zituen.

Solo ante el peligro (1952) lanarekin bigarren Oscarra irabazi zuen Cooperrek. Garai hartako filmen artean aipagarriak dira El jardin del demonio (1954), Vera Cruz (1954), La gran prueba (1955), Ariane (1957), El hombre del Oeste (1958) eta El arbol del ahorcado (1959).

Birikietako minbizi hilgarri baten ondorioz hil zen aktorea 1961.eko maiatzaren 13an. 60 urte bete berri zituen, eta urtebete lehenago bere ibilibidea saritzen zuen Oscarra eman zion Hollywoodeko Akademiak.