ZINEA

«« Itzuli

Erreportaje didaktikoak

Sydney Pollack, Hollywoodeko zinemagile handia

Sydney Pollack, Hollywoodeko zinemagile handia
Sydney Pollack, Hollywoodeko zinemagile handia
Sydney Pollack, Hollywoodeko zinemagile handia
Sydney Pollack, Hollywoodeko zinemagile handia
Sydney Pollack, Hollywoodeko zinemagile handia
Sydney Pollack, Hollywoodeko zinemagile handia

Sydney Pollack zinema zuzendaria minbiziak jota hil da Pollack, 73 urte zituela. Besteak beste, Out of Africa, bi Oscar eman zizkion filma, eta Tootsie, Dustin Hoffman emakumez jantzita agertzen den pelikula, zuzendu ditu.

2008/05/30

Zuzendari ospetsuak Hollywoodeko zerua ukitu zuen 70eko eta 80ko hamarkadetan. Garai hartakoa da, adibidez, Out of Africa, zuzendari onenaren Oscar saria eman zion filma.

Pollackek ibilbide luzea egin du zinemagintzan. Lehenengo aktore lanetan aritu zen, gero zuzendari lanetan eta, azkenean, ekoizle ere izan da.

Tootsie, bere lanik onenetakoa

Dena dela, 40 pelikulatan baino gehiagotan zuzendari bezala egindako lanagatik gogoratuko dute betiko.

Artistikoki, 80ko hamarkadaren lehen erdia izan zuen garai emankorrena. 1982an Tootsie zuzendu zuen, eta obra horrekin 10 hautagaitza lortu zituen Oscarretarako. Nolanahi ere, sari bakarra eskuratu zuen: taldeko emakumezko aktore onenarena, Jessica Langek lortu zuena.

Film horretan Dustin Hoffman eta Geena Davis aktoreek hartu zuten parte. Zinemaren izarrak oso gogoko zituen eta, horrela, ia bere pelikula guztietan kontratatu zituen.

Oscar bi irabazi zituen

Zuzendari onenaren Oscar saria ez ezik, film onenarena ere lortu zuen zinemagileak Out of Africa-rekin. Lau hamarkadako ibilbidean beste lau aldiz izendatu zuten Oscarretarako.

Zinemaren munduan 1962an egin zuen debuta, aktore bezala, War Hunt filmean. Aktore ibilbidea, baina, laburra izan zuen, laster kameren atzetik jarri baitzen.

Bere seme-alabetako bat istripuz hil eta gero, zenbait urte zinemagintzatik kanpo izan zen. 1995ean itzuli zen, Sabrina obrarekin. 50eko hamarkadan Billy Wilderrek egindako filmaren egokitzapena izan zen.

Azkenaldian, ekoizle lanetan aritu zen Pollack. Besteak beste, Sense and Sensibility (1995) Ang Leeren lana eta The English Patient (1996) eta Cold Mountain (2003) Anthony Minghellaren pelikulak ekoitzi zituen.

Azken lanak

Bere azken proiektuak The Reader eta Margaret izan dira, gaur egun estreinatzekoak diren bi film.

Pantaila handian, Made of Honor filmean egin du azken agerraldia aktore bezala. Pelikula AEBetako zinema-aretoetan dago gaur egun, eta bertan Thomas Bailey pertsonaiarena egin du.

Sydney Pollack 1935eko uztailaren 1ean jaio zen, Lafayetten (Indiana, AEB). Ezkonduta zegoen eta bi alaba zituen.

(Argazkiak: EFE)