«« Itzuli
Erreportaje didaktikoak
Pin-ups, egutegietako neskak (I)





Pin-up adierazpena 40ko hamarkadan jendarteratu zen AEBetan eta gero, nazioartean. Pin-up neskak jarrera iradokitzaileetan dauden modeloak dira eta euren argazkiak aldizkarietako portadetan edo egutegietan daude, nagusiki. Erabateko arrakasta lortu zuten eta denboraren poderioz, zineman, telebistan, publizitatean, komikietan, eta abarretan eragina izan dute.
2008/07/24
Pin-up kontzeptua 1940ko hamarkadan bihurtu zen ohikoa, hala ere, bere erabilera XVIII. mendean ere dokumentatua dago.
Pin-up batzuk edertasun idealen eredu ziren neskak irudikatzen zituzten marrazkiak, akuarelak, pinturak edo bestelako ilustrazioak ziren. Adibide goiztiar bat Charles Dana Gibsonek marraztutako Gibson girl izan zen. XX. mende hasieran, genero honetan espezializatutako artistak agertu ziren, Alberto Vargas eta George Petty, besteak beste. Baina, zalantzarik gabe, alegiazko pin-up ezagunena Betty Boop da, Max Fleischerrek sortutako pertsonaia.
Betty Boop, lehen flapper neska
Betty Boop 30eko hamarkadan sortu zen, eta hogei bat film labur protagonizatu zituen. Laster, haren sexualitate irekiak ospetsu bihurtu zuen.
Bettyren arrakasta bere izaerari dagokio, hau da, marrazki bizidunetako pertsonaia izan arren, emakumezko sexual oso bat ordezkatzen du. Betty Boopek jantzi laburra eta galtzari-eustekoa zeraman eta begi-bistan zeuden bular garaiak zituen. Horrez gain, bere karikaturetan arropa aldatzen zuenean, beste pertsonaia batzuk zelatan zituen.
80ko hamarkadan, merkatu oso bat sortu zen bere inguruan eta, gaur egun, King Features Syndicate eta Fleischer estudioak dira Betty Boop pertsonaiaren eta marka erregistratuaren jabeak.
Bettie Page, pin-up nesken erregina
Bettie Page, historian zehar, sinbolo sexual bihurtu den pin-up erretratatuena da, 20.000 bat argazkirekin.
Nashvillen (Tennesse, AEB) jaio zen, 1923an, eta ikasketak amaitu ondoren, New Yorkera joan zen. Bertan, idazkari moduan lan egin zuen, eta hainbat argazkilarirentzako modeloa izan zen. Garaiko Eyeful, Beauty Parade edo Wink argitalpen ospetsuetan agertu zen, besteak beste.
Bere talentu naturalak Bondagearen Erregina bihurtu zuen, bere irudi samur eta sentsualena ustiatuz. Laster, hamarkada horretako modelorik gutiziatuena izan zen.
50eko hamarkadan Strip-o-Roma, Varietease (1954) edo Teaserama (1955) filmak protagonizatu zituen eta 1955ean, Miss Pin-up Girl of the World izendatu zuten.
Tempest Storm, Hollywoodeko proportzio handienak
Bere adats gorriari eta bere neurri izugarriei esker, Tempest Storm 50eko hamarkadako pin-up irrikatuena bezala pasatu da historiara, baina baita stripteasearen ikono bezala ere.
Teaserama lanean parte hartu zuten Bettie Pagerekin, eta zurrumurruen arabera, Mickey Rooney, John F. Kennedy eta Elvis Presley liluratu zituen.
Pin-up neskek glamourra, sedukzioa eta biluzi femeninoa arte bihurtu zuten emakumezkoen belaunaldia osatu zuten. Neska horiek emetasunaren ikono berria sortu zuten masentzako.
(Argazkiak: 1 y 6: www.portalmix.com/pinups/; 2: www.wikipedia.es; 3: www.bettyboop.com; 4 y 5: www.bettiepage.com)
