ZINEA

«« Itzuli

Erreportaje didaktikoak

Gregory Peck, medikuntza baztertu eta zinema hautatu zuen aktorea

Gregory Peck, medikuntza baztertu eta zinema hautatu zuen aktorea
Gregory Peck, medikuntza baztertu eta zinema hautatu zuen aktorea
Gregory Peck, medikuntza baztertu eta zinema hautatu zuen aktorea
Gregory Peck, medikuntza baztertu eta zinema hautatu zuen aktorea
Gregory Peck, medikuntza baztertu eta zinema hautatu zuen aktorea

Matar a un ruiseñor filmaren protagonistak 40 eta 50eko hamarkadetako aktore estatubatuar garrantzitsuenetarikoa izan zen. Bereak dira, besteak beste, Recuerda, El valle del destino, Duelo al sol, La hora final eta Los cañones de Navarone film ezagunak.

2006/02/03

Eldred Gregory Peck La Jollan (Kalifornia) jaio zen 1916. urteko apirilaren 5ean. Bere gurasoak oso gaztea zenean banandu ziren eta haurtzaroa amamarekin eman zuen. Bigarren mailako ikasketak ukatzeko garaia heldu zenean, Medikuntza ikasten hasi zen Berkeleyko Unibertsitatean. Hala ere, damutu egin zen eta Fakultateko antzerki taldean sartu zen.

New Yorkera joan zen Peck, eta Neighborhood Playhouse eskola famatuan interpretazioa ikasten hasi zen. 40ko hamarkadaren hasieran Broadwayn egin zuen debuta, eta The morning star eta The Willow and I antzezlanetan hartu zuen parte.

Antzerkian egindako lanek Hollywoodeko adituak liluratu zituen eta Kaliforniara itzuli behar izan zuen. Days of Glory (1944) Jacques Tourneur frantziarraren pelikulan egin zuen debuta Gregory Peckek.

Bere bigarren pelikularekin Hollywoodeko izar handien ondoan leku egitea lortu zuen aktore ospetsuak, eta Las llaves del reino (1944) filmari esker, Oscar saria lortzeko izendatu zuten. Besteak beste, Recuerda (1945), El valle del destino (1945), Duelo al sol (1946), El despertar (1946), La barrera invisible (1947), Pasion en la selva (1947), El proceso Paradine (1948), Cielo amarillo (1948), El gran pecador (1949) eta Almas en la hoguera (1949) filmek arrakasta handia izan zuten, eta garai hartako aktore garrantzitsuenetakoa bilakatu zen.

Gainera, La barrera invisible eta Almas en la hoguera filmetan egindako lanengatik Oscarretarako izendatu zuten berriro; hala ere, ez zuen golardorik irabazi.

50 eta 60ko hamarkadetan, besteak beste, El pistolero (1950), El hidalgo de los mares (1951), Las nieves del Kilimanjaro (1952), El mundo en sus manos (1952), Vacaciones en Roma (1953), Llanura roja (1954), El hombre del traje gris (1956), Moby Dick (1956), Mi desconfianda esposa (1957), Horizontes de grandeza (1958), El vengador sin piedad (1958), La hora final (1959), Los cañones de Navarone (1960), El cabo del terror (1962), Matar a un ruiseñor (1962), Espejismo (1965) eta Arabesco(1966) filmak egin zituen. Matar a un ruiseñor pelikulan egindako lanagatik gizonezko aktore onenaren Oscar saria lortu zuen Peckek.

70eko hamarkadan Pecken gainbehera etorri zen, eta film arrakastatsu gutxitan egin zuen lan. La profecia (1976), Mac Arthur, el general rebelde (1977) eta Los niños del Brasil (1978) dira aipagarrienak.

Hamarkadaren amaieran aldizkako lanak egin zituen zinemaren munduan; beste batzuen artean, em>Gringo Viejo (1989) eta El cabo del miedo (1991) pelikuletan egin zuen lan. Azken hori Martin Scorsesek zuzendutako El cabo del terror filmaren bertsio berria zen.

Interpretazioan aritzeaz gain, gizaldeko elkarte desberdinekin aritu zen elkarlanean Gregory Peck, eta 1967. urtean Jean Hersholt saria eman zioten bere filantropiagatik. 2003.eko ekainaren 12an hil zen Los Angelesen aktorea; 87 urte zituen.