ZINEA

«« Itzuli

Erreportajeak

Eastwood, Soderbergh eta Wenders Cannesko Urrezko Palma lortzearren lehiatuko dira

Datorren maiatzaren 14tik aurrera egingo den Cannesko Zinemaldiaren 61. edizioan Woody Allen, Clint Eastwood, Steven Spielberg edota Walter Salles bezalako zazpigarren arteko nazioarteko izarrek esku hartuko dute, baina baita talentu berriek ere, eta horien artean nabarmena da geroz eta handiagoa den parte-hartze latinoamerikarra.

2008/05/09

Clint Eastwooden The Changeling, Steven Soderberghen Che, eta Wim Wendersen The Palermo shooting pelikulek Urrezko Palma lortzeko norgehiagokan parte hartuko dute maiatzaren 14tik 25era bitartean, Kostalde Urdineko hiri frantsesean, egingo den Cannesko Zinemaldiaren 61. edizioan. Woody Allenen azken filma, Vicky Cristina Barcelona izenekoa eta Javier Bardemek, Penelope Cruzek eta Scarlett Johanssonek protagonizatzen dutena, bertan egongo da, baina lehiaketatik kanpo.

Haiekin batera, Angelina Jolieren edota Harrison Forden mailako aktoreak egongo dira, baita Maradona bezalako jende ospetsua ere. Azken hori Emir Kusturica zuzendari serbiarraren eskutik agertuko da, futbolari ohiari buruzko dokumental bat egin baitu.

Aipatutako pelikulez gain, honako beste hauek ere atal ofizialeko leihan jardungo dute: Dardenne anaia belgiarren Le Silence de Lorna; Lucrecia Martelen La mujer sin cabeza eta Pablo Traperoren Leonera, biak ere zinta argentinarrak; Walter Salles eta Daniela Thomasen Linha de Passe pelikula brasildarra; Atom Egoyan egiptiarraren Adoration edota Arnaud Desplechin frantziarraren Un conte de Noël.

Guztira, 22 dira Cannesko saria eskuratzeko hautagaitza aurkeztu dutenak, azken orduan bi pelikula berri gaineratu baitituzte sail ofizialera. Alde batetik, Two Lovers, Gwyneth Paltrowek eta Joaquin Phoenixek antzeztutako drama erromantikoa, eta, bestetik, Laurent Cantet zuzendari frantziarraren Entre les murs. Lehen aipatutako The Changeling zintaren kasuan, Eastwoodek Angelina Jolie eta John Malkovich zuzentzen ditu. The Palermo shoothing, berriz, 15 urte eta gero zuzendariak bere herrialdean, Alemanian, filmatu duen lehendabiziko pelikula da. Wendersek dagoeneko badu Urrezko Palma, 1984an lortu baitzuen París, Texas filmarengatik.

Jendeak hainbeste itxaroten duen Cheri dagokionez, zera esan: Che Guevara iraultzaileari buruz jarduten duen lau orduko pelikula epikoa dela eta Benicio del Torok protagonizatzen duela. Bi zatitan banatuta dago ("Guerrilla" eta "The Argentine"), eta Soderberghek Cannesen aurkezten duen bosgarren filma da. Horrek ere irabazita dauka Urrezko Palma, 1989an eskuratu zuen Sex, lies and videotape ezagunari esker.

Indiana Jones

Lehiaketatik at, Allenen filmaz gain, Steven Spielbergek Indiana Jones and the kingdom of the crystal skull aurkeztuko du, bere sagako laugarren pasartea. Sail berean, DreamWorks ekoizpen-etxeak Kung Fu Panda aurkeztuko du, marrazki bizidunen arloan egin duen azken sorkuntza. Bertan, Dustin Hoffman, Jackie Chan, Lucy Liu eta Angelina Jolie aktoreen ahotsak entzungo dira, besteak beste.

Zinemaldia ireki eta itxiko duten zintei dagokienez, Fernando Meirelles zinemagile brasildarraren Blindness izango da zinemaldia zabalduko duena. Jose Saramagok idatziriko Ensayo sobre la ceguera eleberriaren pantaila handirako egokitzapena da. Aitzitik, Barry Levinson estatubatuarraren What just happened pelikulak itxiko du zinemaldia.

Bestalde, Sean Penn egongo da zinemaldiaren 61. edizioan lanean jardungo duen epaimahiaren buru. Natalie Portman eta Alfonso Cuaron ere haren kide izango dira.

(Argazkiak: 1, 2, 4, 5, 6, 7, 8: neocinetv.blogspot.com; 3: www.peliculas.info)