ZINEA

«« Itzuli

Erreportajeak

Eusko Jaurlaritzak 677.9000 euro banatu ditu euskarazko filmak sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak 677.9000 euro banatu ditu euskarazko filmak sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak 677.9000 euro banatu ditu euskarazko filmak sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak 677.9000 euro banatu ditu euskarazko filmak sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak 677.9000 euro banatu ditu euskarazko filmak sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak 677.9000 euro banatu ditu euskarazko filmak sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak 677.9000 euro banatu ditu euskarazko filmak sustatzeko

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ikus-entzunezko sektorea sustatzeko eman dituen diru-laguntzak jakinarazi ditu. Laguntzen zati handiena euskarazko filmak zinema aretoetan estreinatzeko edo DVD formatuan banatzeko eman dituzte, baina film luzeen eta sormenezko dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko laguntzak ere banatu ditu.

2008/05/16

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ikus-entzunezko sektorea sustatzeko 2007an emandako diru-laguntzak jakinarazi ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Euskarazko filmak zinema aretoetan estreinatu edo DVD formatuan banatu daitezen 677.900 euro banatu dira; zinemarako 12 film eta DVDrako 8.

Halaber, film luzeen eta sormenezko dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntza ildo berrian onuradun izan diren lanen zerrenda ere ezagutarazi du Kultura Sailak. Orotara, 293.388 euro eman dira, zortzi ekoizpenen artean banatzeko.

Guztira zazpi dira 2007ko deialdian euskarazko film luzeen zinema aretoetako estreinaldi komertzialerako diru-laguntza jaso duten enpresak; guztien artean 524.000 euro eman zaizkie. Kopururik handiena lortu duena Barton Films da: 260.000 euro eskuratu ditu zinema aretoetan lau film euskaraz estreinatu ditzan (Donkey Xote, Nocturna, Piccolo y Saxo eta The ugly duckling and me).

Bestalde, Tinko Filmeak enpresari 84.000 euro egokitu zaizkio beste hiru pelikula euskaraz banatzeko: Bonkers (Kneter), Lepel eta The Robber Hotzenplotz. Gainontzean, Luk Internacionalek 60.000 euro jasoko ditu Doraemón y el pequeño dinosaurio filmerako; Wanda Visiónek 40.000 euro Franklin y el tesoro del lago pelikularen banaketarako; Dionet Alta Definición Digitalek beste 40.000 euro Azur y Asmar filmerako; Lamia Producciones Audiovisualesek 20.000 euro La buena nueva banatzeko eta Hordago Films Distributionek beste 20.000 euro El coronel Macià zinema aretoetan euskaraz erakusteko.

Filmak euskaraz DVD formatuan merkaturatu daitezen emandako diru-laguntzei dagokionean, bost enpresen artean banatuko dituzte 153.900 euro eta zortzi lan ekoitziko dituzte. Hala, Luk Internacionali 64.000 euro eman zaizkio lau filmen euskarazko ediziorako: Shin Chan y la ambición de Karakaka, Shin Chan ¡Los adultos contraatacan!, Doraemon y los caballeros enmascarados eta Doraemon y el pequeño dinosaurio.

Bere aldetik, Idem 4k 50.000 euro jasoko ditu Gernika el bombardeo dokumentalaren ekoizpenerako, Irusoinek 18.000 euro Lucio filmerako, Barton Filmsek 15.000 euro Piccolo y Saxo animazioko lanerako eta Lamia Producciones Audiovisualesek 6.900 euro La buena nueva lanerako.

Diru-laguntza ildo berria

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakinarazi du fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntza ildo berrian onuradun izan direnen zerrenda. Orotara, 293.388 euro banatu dira zortzi enpresen artean, beste hainbeste proiekturi laguntzeko.

Zehazki, 50.000na euro jasoko dituzte lau fikziozko film luzek: Abra Proden La buena voz, Bainet Zinemaren Skizo, Sonora Estudiosen El síndrome de Svensson eta Zine 1en La sombra de nadie. Diru-laguntza hau jaso duten animaziozko film luzeak hauek dira: Irusoinen Cristóbal Molón (50.000 euro) eta Baleukoren Betizu eta Xangaduko misterioa (32.450 euro).

Azkenik, bi sormenezko dokumental hauek ere laguntza eskuratu dute: Morgan Creativos Cine-TVren La zona (6.143 euro) eta Elixir Filmsen Bullying, rompiendo el silencio (4.795 euro).

(Argazkiak: 2: www.bartonfilms.com; 3: www.lucio.com.es; 4: www.elsindrome.com; 5: www.baleuko.com y 6: www.morgancrea.net)