«« Itzuli
Erreportajeak
El Padrino eta Lawrence de Arabia, 10 genero klasikoetako 10 pelikula onenetatik bi







El Padrino, Lawrence de Arabia, Blancanieves y los siete enanitos, Centauros del desierto, Luces de la ciudad, Toro salvaje, Vértigo, El mago de Oz, 2001: Una odisea en el espacio eta Matar a un ruiseñor aukeratu dituzte azken 100 urtetan AEBtan egin diren pelikularik onenak moduan, bakoitza bere generoan. Zerrenda Zinemaren Institutu Amerikarrak (AFI) kaleratu du.
2008/07/11
American Film Institute (AFI) erakundeak aldian-aldian urteko pelikularik onenen zerrenda egiten du. Baina aurten, lehen aldiz, aukeraketa osatuago bat egin du, azken 100 urteetako zinema estatubatuarraren 100 pelikularik onenak izendatu ditu, kategorietan sailkatuta.
Komedia erromantikoa generoan Charles Chaplinen Luces de la ciudad (1931) izan da filmik onena, atzetik gelditu dira Woody Allenen Annie may (1977) eta Frank Capraren Sucedió una noche (1934).
AFIk El Padrino (1972), Uno de los nuestros (1990) eta El Padrino II (1974) jarri ditu Gansterren pelikularik onenen zerrenda buru. Eta Lawrence de Arabia (1962) pelikula epikorik bikainena dela erabaki du, Ben-Hur (1959) filmaren aurretik.
Westernik gogoangarriena, AFIren esanetan, Centauros del desierto (1956) da, John Ford zuzendariarena. Atzetik Solo ante el peligro (1952) eta Raíces profundas (1953) filmak gelditu dira.
Marrazki bizidunen artean Blancanieves y los siete enanitos (1937) nagusitu zaie Disneyren beste klasiko batzuei: Pinocho (1940) eta Bambi (1942) filmei, adibidez.
Beste klasiko bat, El mago de Oz (1939), fantasiazko pelikularik onenaren zerrendaren lehen postuan gelditu da. El Señor de los Anillos: La Comunidad del Anillo (2001) pelikula arrakastatsuari irabazi dio, bigarren postuan gelditu da azken hau.
Zientzia fikzioan irabazlea Kubricken2001: Una odisea en el espacio (1968) izan da, atzetik gelditu dira La guerra de las galaxias (1997) eta E.T. - El Extraterrestre (1982).
Kiroletan, Toro salvajek (1980) Rockyri (1977) irabazi dio.
Azkenik, auzitegietako pelikulen atalean, Matar a un ruiseñor (1963) aukeratu du institutuak historiako pelikularik onena. Eta misteriozko lanik onena Alfred Hitchcock maisuaren Vértigo (1958) izan da.
Hitchcock, aipatuena
Zinema estatubatuarraren historiako 100 pelikula onenen artean Hitchcocken lau daude: Vértigo, Con la muerte en los talones, La ventana indiscreta eta Crimen perfecto.
Zerrendan hiruna pelikula sartu dituzte Steven Spielberg (La lista de Schindler, Salvad al soldado Ryan eta E.T. - El Extraterrestre) eta Stanley Kubrick (La naranja mecánica, 2001: una odisea en el espacio y Espartaco) zuzendariek.
Behin baino gehiagotan agertzen dira baita John Ford, Frank Capra, George Cukor, Martin Scorsese, Francis Ford Coppola, Ridley Scott, Otto Preminger, Howard Hawks, Victor Fleming, William Wyler, James Cameron eta Sidney Lumet. Zinemagile hauen bina pelikula daude zerrendan sartuta.
(Argazkiak: Carteles. Metropoliglobal)
