«« Itzuli
Erreportajeak
Vertigo, asaldura azalean






Mende erdia bete da aurten Hitchcockek suspenseko maisu lan hau publikoari eskaini zionetik. 50 urte daramatza ikusleak Scottie Fegursonek nozitu zuen zoramena konpartitzen. Bere ibilbide luzean zuzendariak sortutako oinazegarrienetarikoa izan da pertsonaia hori.
2008/07/18
Askok uste dute Vertigo Alfred Hitchcocken sormen bikainetakoa dela, sexualitate gaixotiaren, espiral batean bildutako sinbolismoaren eta argumentuaren erdian gauzatutako hilketa baten arteko nahasketa bat da pelikula.
Britainiar zinemagilea "suspensearen magoa" bezala ezagutzen da genero entretenigarri hau osotzeko duen abilezia dela eta. Vertigo bere pertsonaiei egin ohi dien disekzio psikologikoaren adibide garbiena da, zuzendaria hain bereizgarri egiten duena. Film honetan, maisuaren obsesio batzuk azaltzen dira.
Scottie interpretatuz, bere pertsonaiarik konplexuaenari eman zion bizia James Stewartek. Akrofobia nozitzen duen polizia bat da; baina erretiratuta dagoela antzinako lankide baten dei bat jasoko du bere emazte Madeleleine jarraitu dezan. Hortik maitasun obsesiboa eta nekrofiloa jaioko da, Hitchcocken mundu nahasiaren misterio bat argitzera bideratuko duena.
Baina zinemagileak ez du soilik eszena bakoitzaren konposizioa milimetrikoki planifikatzen. Gainera, San Frantzisko hiria bikaintasunez erretratatzea lortu du. Deigarriak dira James Stewartek eta Kim Novakek beraien autoak gidatzen zituzten auzo aldapatsuak edo Golden Gate erraldoia bera. Madeleine salbatzeko uretara jaurtitzen den Scottiren eszena Vertigoren unerik gorenetakoa da, atzean zubia ikusten dela.
Pelikula D?entre les morts eleberrian oinarrituta dago, Pierre Boileau eta Thomas Narcejac psikologoek idatzi zuten. Hala ere, Hitchcockek kontrakotu zuen. Horrela, erdialdera suspensea ito zuen misterioa ezagutaraziz: protagonistak maite zuen Madeleine Judy izeneko gazte bat zen, krimen bat eztaltzeko asmoz kontratatutako amua.
Trombone shot magistrala
Pelikularen izenburuari ohore eginez, Stewartek film osoan zehar sentitu zuen bertigoa publikoari ere transmititzea lortu zuen zinemagileak. Eszena garrantzitsuenetariko batean, zuzendariak akrofobiaren inpresio erreal bat lortu zuen. Bertikalki ipinitako kamera batek, protagonista igotzen ari zen kanpandorreko eskailerak hurbildu eta urrundu egiten zituen; obra honetaz gozatu duen edonork gogoratuko duen irudia bilakatu da. Adibide hau, geroago erreferentzia zinematografiko bihurtu dena, zoom-aren eta atzeranzko travellingaren arteko nahasketa bat da. 1958an ikusleentzat zirraragarria suertatu zen.
Mende erdia iraganda, Vertigo zinemako historiara pasatu da unibertso nahasi eta osasungaitz bat sortzeagatik; transmititzen duen beldurrak eta misterioak errealitatearen desitxuratzea sortu du.
(Argazkiak: Azala: blogs.ya.com; 1: www.libertyfilmfestival.com; 2: www.hotelchatter.com ; 3: brotherfrancis.squarespace.com; 4: bp0.blogger.com; 5: www.filminamerica.com; 6: estaticos02.cache.el-mundo.net)
