«« Itzuli
Erreportajeak
Marilyn zineman berpiztuko da teknika digitalei esker





Etorkizun hori ez dago hain urrun. Paul Debevec, Kalifornia Behereko Unibertsitateko Sormenerako Teknologien Institutuko grafiko ikertzailearen arabera, ?legeak utziz gero, Marilyn Monroerekin edo hildako beste edozein aktorerekin egin ahal izango ditugu filmak?.
2008/09/05
High Dynamic Range irudiak, errenderizatuak eta IBMR (Image Based Modelling and Rendering) irudietan oinarritutako modelatzeak erabiliz egindako lan aitzindariari esker ezaguna da Debevec. Matrix filmean lan egin zuenetik, Hollywoodeko industria digitalaren joeren barometroa da.
Lehendabiziko progak krispeta iragarki batean egin dira jada eta, bertan, familiaren baimenarekin, hilda dagoen Orville Redenbacher enpresaburu ospetsuaren irudi ospetsua erabili da. Teknika honekin Redenbacher hil eta hamar urtera berpiztea lortu da, efektua oraindik arraroa den arren.
Teknologia digital berriek ?obra zinematografikoa kontrolatzen dugun sentsazioa ematen digute, idazle batek bere eleberriaren gainean duen antzeko sentsazioa?.
Debevecek esanetan ?emanaldien kontzeptua betiko aldatuko da?, zinemagileak nahi duen interpretazioa lortzeko teknikaren bidez aldaketa txiki bat bakarrik egin beharko delako; ?aktoreekin ez da motibazio arazo gehiagorik egongo?, gaineratu du.
Paul Debevec animazio digitalaren esparruan, belaunaldi gazte bat erritmo bizian bultzatzen ari den esparruan, onenetarikoa da, adituen ustez.
1997an ikusi zen bere lan bat lehendabiziko aldiz SIGGRAPHeko (Special Interest Group on Graphics and Interactive Techniques) Antzoki Elektronikoan, zinema, telebista, bideojoko eta iragazkien mundua urtean gehien nabarmendu diren lanak erakusten dituen bilgunean, hain zuzen. Hamar urteren buruan, Debevec zen honen zuzendaria.
Ordutik gaur egunera arte, haren ibilbidea lan batek bultzatu du gehien, The Matrix (1999) filmak, zientzia-fikzioa goitik behera aldatu duen filmak. ?Ikusleari aurretik ikusita ez zuen zerbait eman zion; ikuslea istorioan harrapatzen zuten efektu berezi ikaragarriak zituen?.
Orain, Spiderman 2 (2004), King Kong (2005) eta Superman Returns (2006) lanetan bere trebetasuna erakutsi eta industriarentzat eredu bihurtu diren ikerketak egin ondoren, abenduan The Curious Case of Benjamin Button estreinatuko du, Brad Pittek eta David Fincherrek Seven (1995) arrakastatsuaren ostean elkarrekin egin duten azken lana.
Filmak alderantziz zahartzen den gizon baten istorioa jorratzen du, 65 urte izatetik haur izatera igarota hiltzen den gizon baten istorioa. Debevecen iritziz, erronka teknikorik nagusiena zahartzaroko Brad Pitten aurpegia egitea izan da; baliabide digitalen bidez sortutako aurpegia guztiok ezagutzen dugun aurpegia izatera pasatuko da gaztetzerakoan. ?The Matrix-en efektu bereziak baino gertuagoak dira eta jendeak inoiz pantailan ikusi ez duen zerbait lortu dugu?.
Baina, ikusleak harritzeko modu berriak bilatzen aditua den zinemagilea zuhur agertzen da etorkizuneko aukeren aurrean: ?Oraingoz, bost urterako ditugu berritasunak ikusleentzat?.
Baina, zer gertatuko da gero? Dabevecek berak ez du argi erantzun nahi, eta zeharka erantzuten du, baikor: ?20 urte barru irudia oso bestelakoa izan da; guk 50eko filmak ikusita nabaritzen dugun aldea nabarituko dute orduan gaur egungoa ikusten dutenek, egun audientziaren zati handi batekin bat ez datorrela ematen badu ere?.
(Argazkiak: http://www.debevec.org/)
