«« Itzuli
Erreportajeak
Soinu bandak, filmetatik bideojokoetara





Gero eta ohikoagoa da zazpigarren artea osatzen duten garun bikainenek haien lanak bideojokoetara eramatea. Joera hori, gainera, ez da Peter Jackson (Microsoften langilea da) eta Steven Spilgberg (Electronic Arts enpresarentzat bigarren jokoa prestatzen ari da) bezalako zuzendarietara mugatzen. Izan ere, telebistako, zinemako eta musikagintzako konpositore ezagunenetako zenbaitek aisialdi digitalaren merkatura salto egitea erabaki dute eta ez soilik salmentek gora egin dutelako, ezpada oinarria bera aldatzen ari delako.
2009/01/09
Azkenaldian, asko dira haien sormena bideojokoetara bideratzea erabaki duten zinemagintzako, musika komertzialaren merkatuko eta telebistako konpositoreak. Mirror?s Edge jokoak (Xbox 360, Playstation eta ordenagailuak), Electronic Artsek kaleratu duen eta lehen pertsonan goza daitekeen jauzien inguruko abenturak, Rami Yacoub artistaren (lehenago, Backstreetboys, Britney Spears eta Westlife bezalakoen musikagilea izana da) partiturak eta Lisa Miskovskyren (Fallingwater, Changes) ahotsa dauzka.
Harry Gregson-Williams, Las Cronicas de Narnia eta Shrek bezalako frankizia arrakastatsuetako soinu banden egilea, Ideo Kojimak Playstation 3rentzat egin duen Metal Gear Solid 4: The Guns of the Patriots jokoaren musikagilea da.
Aspaldi aritu izan da frankizia horrekin elkarlanean, Metal Gear jokoaren bigarren (Sons of Liberty eta Substance) eta hirugarren(Snake Eater eta Subsístance) zatietatik. Gainera, harrera eta kritika onak izan zituen Activisionen Call of duty 4: Modern Warfare (Playstation eta Xbox 360) jokoaren soinu bandaren egileak harrera eta kritika onak jaso zituen iazko Gabonetan.
Tim Burtonekin lan egin izanagatik, Dany Elfmanek, zinemagintzako konposatzaile ezagunenetakoa denak ere bideojokoen industriarako lanak egin ditu. Elfman (The Simpson, Eduardo Manostijeras, Batman) izan zen Fable (Xbox eta Xbox360) sagaren egilea eta bere estilo nahastezina utzi zion Peter Molyneuxen obrari.
Bestalde, Steve Jablonsky, Transformers eta La isla bezalako pelikulen egilea Xbox 360ak Gabonetan izan duen produktu izarraren atzean dago, Gears of War2 jokoa egin baitu. Era berean, Command&Conquer (PC) eta etorkizunean salgai jarriko duten The Sims 3 jokoen soinu bandak ere sortu ditu. Azken hori, merkatuan gehien saldu den frankizietako bat da, izan ere, ia bideojokoen molde guztietarako prestatu dute.
The Seattle Timesen arabera, Garry Schymanek, BioShock (Xbox 360 eta Playstation 3) sarituaren partituran lanean aritu zenak , Sonyrekin 126.000 euroko hitzarmena sinatu du Resistance Retribution jokoaren soinu banda grabatzeko. PS3tik PSP eramangarrira igaro den arrakasta handienetako bat izan da hori. Hain zuzen, Schymanen gaur egungo lana bideojokoetan datza, ez zinean eta telebistan.
"Giro musika eta lasaia da pelikuletakoa", adierazi du konposatzaileak. "Hala ere, jokoen sortzaileek konposizio musikal sendoak nahi dituzte. Sormenaren alorretik begiratuta, bideojokoak egokiak dira egun lanerako", iritzia eman zuen."Bideojokoen soinu bandak partituren mugikortasunean eta malgutasunean oinarritzen dira, ekintzaren edo bilaketaren kurbetan moldatzen jakin behar dutenak garapena bizi izateko".
(Argazkiak: http://canaljuegos.com)
