«« Itzuli
Filmak
Mamma Mia! La película

2008/08/14
108 min., AEB, 2008, (Mamma mia! the movie), Musikala
Kalifikazio
Diru-bilketa
Zuzendaria
Phyllida Lloyd
Aktoreak
Meryl Streep, Pierce Brosnan, Colin Firth
Estreinaldia
Laburpena
Donna ama independente eta ezkongabeak hotel bat dauka Greziako irla idiliko batean. Bakarrik hazi duen alaba ezkontzear da eta bere bi lagun-min gonbidatu ditu ezkontzara: Rosie, emakume praktiko eta logikoa, eta Tanya, hamaika aldiz dibortziatu den emakume aberatsa. Garai batean sona izan zuen Donna and the Dynamos taldeko kide dira hirurak.
Alabak, bestalde, aldarera eramango duen aita lortu nahi du, eta hiru gonbidapen berezi egin ditu ezkontzarako. Hala, duela 20 urte irlan izan ziren hiru gizon gonbidatu ditu. Ondorengo 24 orduetan maitasun istorio berriak sortzearekin batera, zaharrak berpiztuko dira.
