Aleak Fotograma bakoitzean dauden zilar zatitxoak. Zenbat eta ale handiagoak, filmaren kalitatea eskasagoa izango da.
Angulazio Kameraren ardatzak grabatu behar den objektuarekin duen inklinazioa.
Argidunak Filma batean argiztatzeaz arduratzen direnak.
Argumentu edo trama Literatur obra, film, opera eta abarretako gertakarien ildo orokorra.
Atrezzo Eszenak hartzen dituen ingurune fisikoa osatzeko tresna, objektu eta baliabideak.
Aurrerakin Film baten aurrerapen laburra. Helburu publizitarioa du, ikusleak zinema-aretoetara joan daitezen. Zuzendari garrantzitsu askok, Orson Wellesek kasu, filmaren aurrerakina egiten zuten, eta horietako batzuk maisulanak dira gaur egun.
Background Eszena edo dekoratu baten atzealdea.
Bikoizketa Filme bat bikoiztea, jatorrizko hizkuntzatik beste batera itzultzea da. Bikoizleak aktoreak izan ohi dira, bikoizketan espezializatuak.
Bukaera Filmaren azken zatia, kontaketaren korapiloa askatzen denekoa.
Casting Ikuskizun, film edo irrati zein telebistako programa baterako egiten den aktore, figurante eta abarren hautaketa.
Catch Irudi zati bat beltza uzten duen tresna. Zenbait filmen goialdeko bandak, adibidez.
Dekoratu "Eszenak gertatzen diren ingurune fisikoa; errealitateko leku bat irudikatzen duen kartoizko edo egurrezko espazioa."
Dolly Kamera eramateko erabiltzen den orgatxoa.
Edizio Filmaren muntaiari esaten zaio, batez ere bideo sistemaren edo sistema informatikoen bidez egiten denean.
Efektu "Errealitatean gertatzen ez diren edo filmatzen oso zail edo garesti diren irudiak lortzeko prozedurak; direlako irudiak."
Efektu dijitalak Ordenagailu bitartez sortutako efektuak, filmaketan egindako efektu mekanikoak ez direnak.
Ekortzea Plano batetik besterako jauzia, tarteko irudi lausotu baten bidez, kameraren mugimendu azkar eta arin batez egindakoa.
Elipsi Denboran edota espazioan egiten den jauzia. Ikusleak ez du jarraikortasuna galtzen, nahiz eta istorioaren erdiko pauso batzuk kendu.
Errelizadorea Grabazioaz soilik arduratzen den zinema-zuzendariari esaten zaio.
Erritmo Intentsitate desberdineko atal edo planoak kateatuz pelikulari ematen zaion abiadura.
Eskaleta Gidoiaren bizkarrezurra, oinarrizko egitura. Bertan esaten da zein eszena dauden, kanpoan edo barruan filmatu behar den, zein lekutan gertatuko diren... Eskaleta horren gainean gehitzen da gidoia.
Espazio Kameraren enkoadraketak hartzen duen eremuari esaten zaio.
Eszena Aktoreak filmatu behar den gunera sartu eta irtetzeak mugatzen duen hartzea. Bere baitan unitatea osatzen duen zatia da eta gidoian zehaztuta agertzen da. Gertakizun bat non eta noiz gertatzen den azaltzen du.
Film ertaina 30 eta 60 minutu bitartean irauten duen pelikula.
Film luzea 60 minutu baino gehiago irauten duen pelikula.
Flasback Denboran lehenagoko gertaerak azaltzen dituen baliabide narratiboa. Denboran atzera salto egitea.
Flashforward Denboraren ardatzean aurrerago kokatzen den gertaera bat dagokiona baino lehen erakustea.
Gag Ikusleak espero ez duen egoera edo pasarte barregarri laburra.
Garabia Zinema eta telebista estudioetako tresna, beso higikorra duena. Kamera besoan jartzen da eta mugimendu ugari egitea ahalbidetzen du.
Genero Arauen eta estilo ezaugarrien multzo berezi batzuek mugatutako zinema lanen kategoria.
Gidoi Film baten akzio edo garapeneko elementuak (elkarrizketak, musika, planoak, eszenatokiak...) zehazteko testua.
Gidoi adaptatu Lehendik idatzita dagoen lan literario batean oinarritutako gidoia.
Gidoi teknikoa Zuzendariak, gidoi literarioa eskuan duela, gidoi teknikoa osatzen du: planoak, sekuentziak, zein karama erabiliko duen, nola igaroko den kamara batetik besera, soinua, eta abar.
Gore Odol ugari erakusten duten filmak, beldurtu baino gehiago nazka eragin nahi dutenak.
Gortina Imajina bat beste batez ordezkatzea ahalbidetzen duen efektu optikoa.
Ideia Argumentua garatzeko abiapuntua.
Ikus-entzunezko hizkuntza Zinema irudizko hizkuntza bat da eta elementu desberdinekin jolasean aritzen da: irudiak, hitzak, musika, soinua, argiztapena eta azkeneko muntaketa. Errealizadorea elementu hauekin dabil jolasean istorio bat birsortu ahal izateko.
Ikuseremutik kanpo Kamerak hartzen duen tartetik kanpo gertatzen den ekintza edo elkarrizketa.
Iraungipen Filmetan eszenak hasteko edo bukatzeko modua, eszena iluntasunetik gradualki ateraz edo eszena gradualki ilunduz pantaila erabat beltz(edo zuri) jarri arte.
Irudi-banda Fotogramak dituen pelikula-zatia.
Jirafa/Pertika Aktoreen gainean jartzen den mikrofonoari eusteko erabiltzen den haga luze teleskopikoari deritzo.
Kamera Zinemako, telebistako edota argazkigintzako irudiak hartzeko tresna.
Kinetoskopioa Thomas Alva Edison estatubatuarraren asmakuntza, Lumière anaiak ispiratuko dituena. Pelikula-banda bat da banako bisore atzetik aurrera egiten duena, bonbila elektrikoa aurrean duela, mugimendu ilusioa sortuz. Serie-fabrikazioaz kaleratu zen 1893tik aurrera, eta arrakasta handia izan zuen feria ikuskizun modura.
Klaketa Filmatzen hasi aurretik elkar kolpatzen duten bi oholtxo giltzatuz eratutako tresna, filmatu behar den planoaren zenbakia, pelikularen izena eta zuzendariaren izena idatzirik dituena.
Klimax "Intentsitate goreneko unea; ekintza une interesgarriena iristen den momentua; bukaeraren aurreko unea. "
Kontrapikatu Kamera filmatzen den objektuaren azpian kokatuta jasotzen den ikuspegia. Horrela filmatutako planoa.
Korapilo Ikuslearen aditasuna bereziki erakartzen duten gertaera eta ekintzen multzoa.
Kredituak Filmaren hasieran eta amaieran agertzen den informazioa, aktoreen, zuzendariaren eta bestelako langileen izen-abizenak, adibidez.
Lege Lehorra Estatu Batuetan alkohola kontsumitzea galarazi zuen legea. Horren ondorioz kontrabandistak eta gangsterrak ugaritu egin ziren.
Macartismoa Iparramerikako agintariek, McArthy senadorea buru zutela, sobietar arriskuaren oso beldur, Estatu Batuetako ezker alderdiko intelektualei segika ibili zitzaizkieneko garaia.
Majors Ipar Ameriketako produkzio-etxe nagusiak dira.
Making off Muntai laburra da, zeinak filmaren barnealdeak ezagutarazten dizkigun. Ekipoko partaide bagina, filmaziora bertaratzea ahalbidetzen digu. Eszena mota hauetan, aktoreen, zuzendariaren eta gidoigilearen agerpenak tartekatzen dira eta beren iritziak eta filmazioaren zenbait pasadizo kontatzen dituzte.
Marketing Gaur egun, sustatze lanak beharrezkoak dira film batek arrakasta komertziala eduki dezan. Ikertutako publizitate-kanpaina baten diseinuan talde artistikoa sartzen da, zuzendaria eta aktoreak batez ere, produktua saltzeko komunikabideak erabiltzen dituztelarik.
Melodrama Filmetan, egoerak eta sentimenduak puztuz ikuslea hunkitzean datzan generoa.
Moldaketa Obra literario batetik egindako gidoia da.
Muntaia Film bat ikusten dugunean, etengabeko narrazio-prozesu bateratu baten aurrean gaudela pentsa dezakegu. Baina filmatzerakoan hau ez da horrela. Hartzeak gidoiaren ordena errespetatu gabe filmatzen dira. Muntatzailearen eginkizuna onena aukeratzea da, eta gidoiaren narrazio-hariaren arabera, zati desberdinak elkartu. Planoak moztu eta elkartzea da helburua, irudia eta soinua sinkronizatuz.
Off ahots Uneko eszenatik at dagoen pertsona baten ahotsa.
Pan and Scan Telebistan banda beltzik gabeko formatu panoramikoak igortzeko sistema da. Alde batetik bestera mugitzen den kamera-mugimendua "asmatzean" datza. Honek, beste sistema bat erabilita koadrotik at geratuko liratekeen irudiaren zatiak erakutsiz doa.
Panoramika "Kamerak bere ardatzaren inguruan egiten duen higidura (horizontala, bertikala, bira osoa¿); mugimendu honen ondoriozko irudi-segida."
Pelikula Argiarekiko sentikortasuna duen materialezko zinta, inpresioz irudi zinematografikoak gordetzen dituena. Garai batean zeluloidez egiten zen eta gaur egun, aldiz, beste material batzuk erabiltzen dira.
Peplum Tunika (peplo) zeharka aipatuz, aurrekontu gutxiko Europako ekoizpen pseudo historikoak izendatzen ditu, batez ere Italiakoak.
Pikatu Kamera filmatzen den objektuaren gainean kokatuta jasotzen den ikuspegia. Horrela filmatutako planoa.
Plano Filmatutako eszena edo irudia enkoadratzeko modua. Kamerak duen anguluaren arabera ezberdina izan daiteke.
Plano amerikar Pertsona baten burutik belaunetarainoko irudia.
Plano ertain Pertsonaia gerritik gora hartzen duen planoa.
Plano inklinatu Kameraren posizioa bertikala ez denean lortzen da.
Plano orokor Espazio zabal bat edo ekintza gertatzen ari den eremu osoa hartzen duen irudia.
Plano subjektiboa Pertsonaia baten begiek ikusten dutena erakusten du.
Postprodukzioa Filmagintzaren fase bati deritzo, zeinetan, grabazioa amaitu ondoren, muntatzaileak film baten lehen muntaia osatzeko beharrezkoa den materiala prest dauka.
Produktora Ikusentzunezko proiektuak ekoizten dituen enpresa.
Produktore Film baten ekoizpenaz arduratu eta lana finantzatzen duen pertsona.
Raccord Bi planoen arteko elkartasuna. Zinemak jarraitutasun ilusioa sortzen du: Plano bat aurrekoa bukatzen den puntuan hasten da eta hurrengoa hastiko den puntuan bukatu egiten da. Planoan agertzen diren elementuek ere jarraitutasun hori errespetatu behar dute. Adibidez, aktore batek ezin du plano batean kapela eraman eta hurrengoan ez eraman.
Ratioa Fotograma baten zabalera eta altueraren arteko harremana.
Rush Hartze bakoitzaren atalei esaten zaie horrela.
Sekuentzia Unitate narratiboa osatzen duten eszenen segida. Eleberri baten kapituluarekin konpara daiteke.
Sekuentzia-planoa Jarraian, planoen arteko ebaketarik gabe, filmatzen den sekuentzia.
Sinkronizatu Soinu-banda eta irudi-banda bateratu.
Sinopsi Protagonisten eta gaiaren ezaugarri eta ideia nagusiak azaltzen dituen argumentuaren laburpena.
Soinu-banda Soinua erregistratuta duen pelikula-zatia. Pelikula batetako soinu guztia, ahotsak, musika, zaratak¿ baita isiltasuna ere. Film baten musika.
Sound track Elkarrizketena ez beste soinu guztiak erregistratzen dira banda honetan.
Spaghetti westerna Aurrekontu gutxiko ekoizpen italiarrekin erabiltzen den trufazko hitza, azkenean Europako western guztia izendatzeko erabiltzen dena.
Star-System D. W. Griffith, fikziozko zinemaren aita, izan zen filmeak sinatzen eta aktoreen izen zerrenda gehitzen lehena. Horri eskerrak, aktoreak ospea lortzen hasiko dira, eta ikusleek ezagunak ziren haiek izango dituzte nahiago. Lillian Gish edota Mary Pickford bezalako aktoresak jende artean izango duten entzutea handia izango da, eta haiek zabalduko dute egun arte dirauen star-system izarrartea.
Steady cam Edo "kamara eskuan". Teknika bat da, eta kamara arnes baten bidez gorputzari lotuta eramatean datza. Horrela, irudiak pertsonaia baten ikuspuntu subjektiboa ematen dute.
Story board Pelikularen istorioaren planoz planoko irudikapena. Marrazki horietan planoen enkoadraketa eta dagozkien elkarrizketak agertzen dira.
Techniscope Sistema hau kamera estandarrez eta objektibo esferikoez baliatu zen, eta horrela, bi zulo erabiltzen hasi ziren, ordu arte gehienetan lau erabili ziren arren. Era horretan, 2.35:1 formatua lortu zuten eta jada ez zituzten lente anamorfikoak erabiliko.
Laborategian, Technicolor etxeak 2:1 konpresioa erantsi zion horri guztiari. Sistema horren bidez, laborategiko kostua handitu egiten zen, baina film negatiboaren kostuak, berriz, erdiraino murrizten ziren.
Telefilm Telebistarako eginiko filma, eta hedabide horrek dituen ezaugarrien arabera grabatzen dena.
Trailerra Minutu bat edo bi irauten duen muntaia, zeinetan filman ikus dezakeguna aurkezten zaigun, unerik gorenenak aurreratuz. Muntai laburrak dira, hotsandiko tonudunak, ikusentzulegoa erakartzeko eta bere interesa erabat pizteko helburuarekin eginak.
Travelling Gurpilez, erreien bidez edo beste prozedura batez kamera zoru gainetik higitzea.
Txertoa Bi planoren artean tartekatzen dena, xehetasunen bat azpimarratu edo ekintzaren alderen bat nabarmentzeko.
Zinema-zuzendari Film baten produkzio artistikoaren arduraduna, elementu artistiko eta tekniko guztiak koordinatu eta kontrolatzen dituena.
Zinemaldiak Geroago komertzializatuko diren produktuak ezagutzera ematen dituzten ekitaldi publikoak.
Zuzeneko soinua "Elkarrizketak eta soinuak irudiarekin batera grabatu; naturalago gelditzen da, baina ahotsak argitasuna galtzen du."