Zine mutua
Lehenengo urratsak
Zinea 1895. urtean jaioa da ofizialki, Obreros saliendo de una fábrica filmearen emanaldiarekin hain zuzen ere, Lumière anaiena, Parisko Indien aretoan. Lumière anaiek beraiek zientzia aurkikuntzatzat baino ez zuten jo.
Edisonek, Estatu Batuetan, kinetoskopioa patentatu zuen, eta berandu baino lehen sortu zituen kamarak eta lan-tresnak. Georges Mélièsek ere, Parisko Houdini teatroko zuzendariak, merkataritzarako gaitasun berbera zuen, eta zinemaz baliatu zen bere ikuskizuna herriz-herri eraman ahal izateko, eta ondorioz, bere diru sarrerak nabarmen handitzeko.
Zinematografien sorrera
Amerikarrak izan ziren zinearengan ikuskizun gaitasun berria ikusi zuten lehenengoak, eta berehala sortu zituzten fikziozko lanak. Bestalde, europearrek, antzerki lanaren luzapen modura erabili zuten zinematografoa. Ingalaterran, berriz, Brighton eskolak, dokumentalen alde egin zuen.
Zine mutuaren garaia
Tokian tokiko zinematografiak sortzen dira, nahiz eta gerora haietatik gehiengoa desagertu. Lehenengo zine-aretoak eraikitzen dira, telesailak eta luzemetraiak lantzen dira eta filmaketa bertan argi artifiziala erabiltzen hasiko dira.
Lehenengo Mundu Gerrak europear zinemaren gain-behera ekarriko du, bien bitartean, zine amerikarra aurrera darrai. Hollywood sortzen da, zinea sekulako industria bihurtzen da eta star-system fenomenoa sortzen da.
Gerraren amaierarekin batera, europear zineak aurre egin nahi dio amerikar botereari, zinea arte modura babestuz, eta ez kontsumorako produktu hutsa bezala. Alemaniar espresionismoa goraipatzekoa da, baita Eisenstein eta Pudovkin ere Errusia iraultzailean. Bien bitartean, Ameriketan, sekulako superprodukzioak lantzen dira, eta Walt Disney-ren eskutik animazioa etorriko da.
Hala ere, 1929an, zine soinudunaren etorrerak dena aldatuko du.
Hollywood
Hollywood, Patenteen Gerra deitutakoaren ondorioz jaio zen (1897-1906), Edisonek zine lantresnetako monopolioa Ameriketan lortu zuenean hain zuzen. Ondorioz, halako kanon bat asmatzaileari ordaintzen ez zioten haien jezarpena etorriko da. Ekoizle independenteek, Edisonen pistolariei ihesi, Los Angeleseko aldiri batera joan ziren, Hollywood izenekoa, eta han sortuko da zine inperio sekulakoa.
