Zine soinudunaren etorreratik II. Mundu Gerra arte
Zine soinudunaren eta kolorearen etorrera
1929ko urriaren 6an eman zen lehen aldiz El cantor de jazz, Alan Croslandena, historiako aurreneko filme soinuduna, garai berri bati hasiera emanez. Zinea, antzerkiari edota zirku erako ikuskizunei gailendu zitzaien. Munduko aktoreen artean askok ezin izan zuten bide berri horretara moldatu eta eskenatokitik berandu baino lehen desagertuko dira.
Batera eman ziren zine soinudunaren etorrera, 29ko ekonomi porrota eta Europan bizi duen gerrarteko egoera kaxkarra. Zine berriak, Europan, gai sozialak eta konpromezu politikoa hartuko ditu oinarritzat. Ameriketan, berriz, ihesbideko filmeen alde egingo du, batez ere filme musikalak eta komediak landuz. Genero beltzak ere -ihesbidearen eta gizartearen egoeraren arteko nahasketa bitxia- gorakada handia jasango du.
1935ean, La feria de las vanidades filmeak, Rouben Mamoulianena, kolorearen garaia zabaltzen du, eta ikuskizunaren ikusgarritasuna areagotzen du.
El cantor de jazz
Al Jolson-ek egin zuen interprete lana El cantor de jazz filmean, beltzez mozorrotua agertzen zen aktore zuria; mozorroaren funtsa, aurpegia beltzez margotua zuela baino ez zen.
