ZINEA

II. Mundu Gerratik hirurogeita hamarreko hamarkada arte

II. Mundu Gerra eta gerraostea

Laster, zinea propagandarako baliabide boteretsu bihurtuko da, batez ere nazia, faxista edota sobietarra bezalako erregimenentzat. II. Mundu Gerraren hasierarekin, denak jarriko dira, Hollywood barne, gerra-ahaleginaren esanetara, bakoitzak bere alderdia inolako lotsarik gabe goraipatuz.

Gerraostean, berriz, zineak haren ondorio izugarriak islatuko ditu; neorrealismoa adibidez, goitik behera hondatutako Italian jaiotzen da, eta garai horretakoa da ere amerikar filme askoren ikuspegi latza.

Estatu Batuetan gerra hotzak eta macartismoak, 50ko hamarkada arte luzatu zena, zuzendari askoren lana moztu zuten eta emigratzera behartuak ikusi zuten heuren burua.

Urrezko arotik hirurogeita hamarreko hamarkada arte

Zinemaskopearen, zineramaren, soinu estereofonikoaren etorrera ematen da; eta herri askotan zentsura desagertzen da. Estatu Batuetan, filme musikal handien sorrera ematen da, western-a, eta superprodukzioak. Bien bitartean, Europan, 50ko hamarkadarekin etorriko da zinearen berrikuntza, Frantziako nouvelle vague eta lengoaia berritzeko bere gogoaren eskutik.

60ko hamarkadatik aurrera, Europan, free cinema ingeles zinema eta alemaniar zine berria sortzen dira. Hirugarren munduko zinematografiak agertzen dira, tradiziotik guztiz urruntzen diren bilakuntza estetiko eta ideologikoekin, eta sobietar izaerako herrietan ere garrantzian gora egingo du.

Hala ere, bide beretik eta indartsuago dator telebista, zine krisialdia ekarriko duena eta gaur egungo garaiari hasiera emango diona.