Zinea gaur egun
Zinetik at dauden bi arrazoiek bere norabidea aldatuko dute. Batetik, 50ko hamarkadatik aurrera, telebistak hartuko du ikusleen etxebizitzen gehiengoa. Filmeak etxean bertan ikusteko aukerak, bideoaren herriratzearekin eta egun DVDaren etorrerakin, zinea etxe-ikuskizun bihurtu du. Bestetik, sobietar indarraren gain-beherak, Estatu Batuari utzi dio mundu mailako nagusitasuna, horrela bere ereduak zabaldu ahal izan ditu askatasunez, atzerriko enpresen lehia izpirik gabe.
80ko hamarkadan esaterako, ehundaka izan ziren Estatu espainiarrean itxi ziren zine aretoak. Zorionez, 90ko hamarkadarekin indarberritzea etorri da.
Zine komertzialak ikusleak erakartzeko ahalegin bereziak egin behar izan zituen eta ikuskizuna areagotuz lortu zuen. Superprodukzioak eta musikalak desagertuko dira, aurrekontuak eta arriskuak direla eta, haren tokia ekintza zine ikuskizunak hartuko du. Efektu digitalen etorrerak aukerak areagotuko ditu.
Gaur egun zinea egitea suposatzen duen ahalegin ekonomikoak, eta zabaltze bideak Estatu Batuaren menpe daudela kontuan hartuta, nazio mailako zinematografien itxiera ekarri du. Errua ere hein batean beraiena da, izan ere askotan aritu dira ikuslegoaren zaletasunei bizkarra emanda.
Egun, Hollywood da mundu mailan nagusi. Europear filme baterako pentsa ezina den aurrekontuarekin egin diezaoke aurre bere produkzio lanari, izan ere haren zabaltzeak inbertsioa berdindu ez ezik, irabaziak ere barra-barra ekartzen dizkio. Hala ere, badira Hollywoodetik at ari diren zinegileak eta filmografiak. Hainbat herrietan industria zinematografiko garrantzitsua aurki daiteke, nahiz eta kanpora begira eragina txikia izan.
