ZINEA

Aktoreak

Aktoreak zineko ageriko irudia dira, istorioaren protagonistak. Askotan, ikusleak haien aurpegiarekin lotzen du filmea.

Aktoreak ez dira izarrak soilik. Bigarren mailako aktoreak ere kontuan hartu behar dira, modu berdinean izaeradun aktoreak eta estrak. John Forden filmeak esaterako, bigarren mailako aktore handiez gainezka daude.

Gaur egun, aurreneko aktore birtualak sortu dira, adibidez Gollum bezalakoak Las Dos Torres

(2002) filmean.

Zine mutua

Zine mutuan aritu ziren aktoreak bide ezberdinetik etorritakoak dira, horregatik ez da harritzekoa zuzendariak beraiek antzesten ikustea eta aktoreak akrobaten artean aukeratuak izatea, sasoi ona antzeslanari gailentzen zaiolako. Eskena arriskutsuenak aktoreen esku geratzen ziren, Lionel Barrymore ospetsua bezala.

Star-system

Estudio bakoitzak bere aktoreak zituen Hollywooden, eta ez da berandutuko star-systemaren sorrera, zine izarrengan oinarritutako zinematografia hain zuzen. Aktoreen ospea neurtezina izango da, bai pantailan bai beraien bizitza pribatuan. Haien heriotzak, Rodolfo Valentinorena kasu, aparteko zirrara sortaraziko du.

Zine soinuduna

Zine soinudunak aktore mundua zeharo aldatu zuen. Keinuka beharrean, antzerki-lanean aritu beharko dute. Haietatik askok ez dira horretarako gai izango.

Hala ere, star-systema bere horretan iraungo du. Marilyn Monroe bezalako izarren eraginak aktore lana bera gainditu du.