Zuzendariak eta filmografia
Zuzendariak filmeko arima dira. Urrats guzti-guztietan partaide. Eta askotan gidoian eta muntaian esku hartzen dute. Hala ere, haien egitekoa aintzat hartzeko orduan modu ezberdinak eman dira historian zehar, eta garai jakin batzuetan estudioetako langile hutsak baino ez dira izan. Nouvelle vague mugimenduko zuzendariak izan ziren haien egiteko "artistikoa" eta haien lana aldarrikatzen lehenengoak. Hala eta guztiz ere, badira ekoizleen, aktoreen edota bestelakoen aginduetara lanean diharduten zuzendariak, Stanley Kubrick kasu, muntaia ere bere esku hartzen zuena.
Askotan, zuzendariek beraiek sortu dituzte mugimenduak eta eskolak. Garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira:
D.W. Griffith. Lengoaia zinematografikoaren sortzailetzat jo da. Intolerancia eta El nacimiento de una nación filmeen egilea da.
Charles Chaplin. Charlot goitizenez ezagunagoa, luzemetraiaren erakuslea. Haren filmeen artean, besteak beste, El Chico eta La Quimera del Oro.
F.W. Murnau. Alemaniar espresionismoaren ordezkari nagusia, tonu iluna eta fantastikoa bereizgarri ditu. Harenak dira Nosferatu eta Fausto.
Serguei Eisenstein. Errusiar eskolako zinegilea, muntaiaren aita. Octubre eta El acorazado Potemkin filmeen egilea, besteak beste.
John Ford. Zinearen heldutasunaren eta western-aren ordezkaria. Harenak dira, besteak beste, La diligencia, El hombre tranquilo eta Centauros del Desierto.
Luis Buñuel. Surrealista aparta. El perro andaluz eta El ángel exterminador zuzenduzituen.
Federico Fellini. Neorrealismoaren ordezkaria. Roma, Ciudad abierta eta Amarcord.
François Truffaut. Frantziar nouvelle vague mugimenduaren ordezkari nagusia. Los Cuatrocientos Golpes, Jules et Jim eta El niño salvaje.
D.W. Griffith
D.W. Griffith, nahiz eta ehundaka zenbatu hark egindako pelikulak, kale gorrian hil zen. Oskar honorifikoa jaso zuen egunean, hitza hartu zuen dolar bat eskatzeko, tabernara joan eta kopa bat edan nahi zuelako, izan ere zeremoniaraino eraman ahal izateko eskaletxetik atera zuten.
