ZINEA

Euskal zinemagintza

Pertsona ospetsua izan du 60ko hamarkadan euskal zinemagintzak, Elias Querejeta ekoizlea hain zuzen, oraindik ere lanean diharduena. Hala ere, demokraziarekin dator suspertze erabakiorrena. Eusko Jaurlaritzak zinemari eman beharreko diru laguntza sistema 1983. urtean zehaztu zen, eta baldintza horietan jaiotzen den lehenengo filma La fuga de Segovia (1981) da, Imanol Uriberena.

Nahiz eta espainiar zinea jotzen duen noizbehinkako krisiak, euskal filmeen ekoizpenak ez du etenik ezagutuko, eta orain zuzendari garrantzitsuak ditu.

Imanol Uribe. El proceso de Burgos bere pelikula Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso zuen lehenengoa da. Harenak dira ere La muerte de Mikel, El rey pasmado eta Bwana.

Moncho Armendáriz. Elías Querejeta da haren lehenengo filmearen ekoizlea: Tasio. Secretos del corazón filma oskar hautagaia izan zen.

Julio Medem. Unibertso oso pertsonala erakusten duen zuzendaria. Aipatzekoak Vacas eta Tierra.

Alex de la Iglesia. Acción mutante filmearekin ereduak apurtu zituen. Arrakastatsuak izan dira ere El día de la bestia eta La comunidad.

Enrique Urbizu. Genero ezberdinetan aritu da. Aipatzekoak dira Todo por la pasta eta La caja 507.

Zuzendari nabarmenak dira ere bai: klasiko bat dugun Pedro Olea, Juanma Bajo Ulloa bitxia, Daniel Calparsoro harrigarria eta Gracia Querejeta eta Ana Diez zuzendari emakumezkoak.

Zinemaren jaiotza Euskal Herrian

Donostian izan zen lehenengo zine tresna 1896ko ekainekoa da eta Bilbon urte bereko abuztukoa. Euskal Herriko irudiekin osatutako lehenengo emanaldia Biarritzen izan zen La llegada de la corte a San Sebastián izenburupean, hiri horretan bertan egun batzuk lehenago hartuak.

1923a, Hispania Films-ek bi laburmetraia egin zituen eta luzemetraia bat Edurne, modista de Bilbao izenburuduna. Azken hori arrakasta handiko filmea izan arren, inbertsio gabeziak ahaleginaren amaiera ekarri zuen.